Omenduek Madalenei hasiera emango dien bertsoa kantatuko dute

Azken lau urtetan, Madalenei hasiera ematen dien txupina jaurti aurretik, Aitor Albistur herriko bertsolariak okasiorako propio jarritako bertsoak entzuteko aukera izan dute errenteriarrek.

Ekimenak oso harrera ona izan zuen eta ordutik, Madalenetako omenduek abestu izan dituzte aipatu bertsoak udaletxeko balkoitik. Aurtengoan, beraz, Errenteriako 15 auzo elkartetako ordezkariek jarriko diote ahotsa kantuari.

Halaber, herritar guztiei dei egin nahi zaie, bertsoak ikasi eta uztailaren 21ean abestu ditzaten.

Bestalde, Udaletik Herriko plaza txukun eta garbi  mantentzeko lanketa berezia egingo dela jakinarazi nahi diete herritarrei eta horretarako, euren kolaborazioa ere beharrezkoa dela azpimarratu dute.

 

BERTSOA

Nola herriak eraiki diren

harri multzo bat hazita,

gure harriak herri bat dira

bizilagunak bizita.

Madalenetan, festak,

gozatu mutil-neskak

txupinazotik hasita!

Errenterian bizi naiz eta

egin zaidazu bisita

Doinua: “Iparragirre abila dela”