Madelon Sariak banatu dituzte

Madelon Sariak banatu dituzte aste honetan seigarren aldiz, EHGAMek antolatzen duen LGTBI literatur lehiaketako sariak. Aurten 19 kontaketa aurkeztu dituzte, eta horietatik 4 izan dira irabazleak:

• 14-17 urtekoen artean, lehenengo saria Azkoitiako Julene Iturbe Epeldek irabazo du, “Nik ere hegan egin nahi dut” ipuinarekin, eta bigarrena Errenteriako Lili Aduriz Eturak, “Hezi” izeneko lanarekin.

• 18-25 urtekoen artean, Errenteriako Ainhoa Learte Usabiagak jaso du lehen saria, “Koloreztatzeko mihisea” kontaketarekin, eta Gasteizeko Ania Latorre Armantiak, bigarrena, “Arazoak arazo” lanarengatik.