Haurreskola publikoetan urtarrileko izen-emate epea, zabalik

Uztargi eta Goialde haurreskola publikoetan 2017, 2018 eta 2019 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek plaza eska dezakete.

Eskariak aurkezteko eta onartze-epeetarako egutegia kontuan hartu behar da:

  • Eskariak entregatzea: urtarrilaren 7tik 11ra
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: otsailaren 1a
  • Erreklamazio eta subsanazio epea: otsailaren 4tik 15era
  • Eskaerari uko egitea: otsailaren 15a arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: otsailaren 21a
  • Haurren hasiera data haurreskolan: martxoaren 1a

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Uztargi haurreskolaren kasuan uztargi.errenteria@haurreskolak.eus helbidera idatzi, 943512216 telefonora deitu edo Alaberga zenbaki gabe. Goialde haurreskolaren kasuan, goialde.errenteria@haurreskolak.eus helbidera idatzi, 943520762 telefonora deitu edo Lousada Kalea, 35 bertaratu.