‘Urperatuak / Hundidos 1900-1975’ erakusketa, gaurtik aurrera Xenpelar Etxean ikusgai

Gaur hasi eta otsailaren 2ra arte Urperatuak/Hundidos 1900-1975 erakusketa ikusgai egongo da Xenpelar Etxean. Bertan euskal kostaldean 1900 eta 1975 artean gertatutako itsas istripuak daude azalduta irudikatutako panelen, naufragioaren kokatze mapen zein begi-bistan dauden bitrinen barruan dauden ezbeharretatik berreskuratutako objektuen nahiz itsas-bizimoduari loturiko beste elementu batzuen bidez.

Erakusketa Ana Benitok eta Javier Mazpulek antolatu dute, Aranzadi, Zientzia Elkartearen eta Arkeolur elkartearen kideak eta itsas gaietan adituak, bereziki naufragioetan.

Erakusketaren ordutegia

Sarrera doakoa da eta astelehenetik larunbatera bisita daiteke, 17:00etatik 20:00etara.