Sute bat gertatu da gaur goizean Maurice Ravel kalean

Udalak jakinarazi du gaur goizean sute bat gertatu dela Maurice Ravel kalean.

Goizeko 03:45ak inguruan aparkatuta zegoen ibilgailu batek su hartu duela, ondoren, sutea inguruan zeuden 4 ibilgailuetara zabaldu delarik. Sutea ondoan dagoen etxebizitzara ere zabaldu da, kalteak eraginez fatxadan, nahiz eta suhiltzaileek sua itzaltzea lortu duten.

Ez da inor zauriturik egon nahiz eta polizia bat artatua izan den kea irensteagatik.

Momentu honetan Ertzaintzako unitate berezi batek gaia aztertzen diardu.

Alkatea, hirigintza zinegotzia eta udal teknikariak kalteak bertatik bertara behatzera joan dira eta mantenuko langileak eremua egokitzen ari dira.

Ertzaintzaren ikerketa unitate espezializatu bat gertaera aztertzen ari da.