Hezkuntza-sistema eta segregazioaren inguruko hitzaldia egongo da ostegunean

Martxoaren 14ean Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformako hainbat kidek hitzaldia emango dute Reina aretoan. Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistemaren eta segregazioaren inguruko gogoeta egingo dute bertan.

Halaber, elkartearen lanaren nondik-norakoak eta euskal hezkuntza sisteman sare publikoaren tokia aldarrikatzeko gauzatzen duten lana azalduko dute.
Hitzaldia martxoaren 14an izango da, 18:30ean, Reina aretoan.