Oarsoaldeko ikastetxe publikoek antolatutako Aniztasunaren jaia egongo da larunbatean

Datorren larunbatean, martxoak 30, aniztasunaren jaia egingo dute Koldo Mitxelena eskolako patioan.

Duela zenbait urte hasi ziren jai hori antolatzen, baina aurtengoa berezia izango da, Oarsoaldeko ikastetxe publiko guztien artean antolatu baitute, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan. Bertara hurbiltzen direnek era askotako jarduerez gozatzeko aukera izango dute, goizeko 10:30etik hasita.

Hona hemen larunbaterako aurreikusita dagoen egitaraua:

10:30-11:30 Ipuin kontalaria.

11:30-13:00 Tailerrak: txotxongiloak, panpinak, eskulanak, Afrikako jantzien erakusketa, taloak…

Tailerrek iraun bitartean, trikitilariek jaia girotuko dute.

13:00-13:30 Txalaparta.

13:30-15:00 Hainbat herrialdetako jakien dastaketa.