Zabalik da San Marko egunean artisau postuak jartzeko eskaera epea

Apirilaren 28an ospatuko da aurten San Marko eguna. Eguna ahalik eta aberasgarri eta osatuena izate aldera, Udala eragileekin elkarlanean hasi da eguneko egitaraua lantzen.

Egun horretan, artisauek postuak jartzeko aukera izango dute baita ere. Eskaerak udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, eskaera eredua bete beharko dute interesdunek. Eredu hau ZU! zerbitzuan bertan, Niessen Kulturgunean (Alfonso XI kalea) edo errenteria.eus webgunean eskura daiteke. Epea zabalik dago jada eta apirilaren 8an amaituko da.

Argibide gehiagorako, Kultura sailera dei dezake (943 449634) hala nahi duenak.