Asteartean trafiko mozketak eta autobusetan aldaketak egongo dira Morrongilleta kalea asfaltatuko dutelako

Apirilaren 9a, asteartea, Morrongilleta kalea asfaltatuko dute (Aralar plazatik Errioxa biribilgunera), beraz, trafiko mozketak egongo dira goizeko 9:30tan hasita egun osoan zehar:

– Aralar plazan, Galtzaraborda etorbidetik igo beharko da, Urbia plazaraino eta bertan Miguel Zabaleta kaletik sartu.

– Galtzaraborda etorbidetik jaisten direnak, Urbia plazan Miguel Zabaleta kaletik sartuko dira.

Aldaketak izango dituzten autobus-lineak:

– E05 eta E15: Aralar plaza, Pontika eta Beraun kalea 15eko geltokiak kenduko dituzte.

– U34 linea ez da egingo, horren ordez U33ak duen ibilbidea egingo da.