100. urtemuga festa ospatu du Ana Campo Mazuelasek

Apirilaren 17an 100 urte beteko ditu Ana Campo Mazuelasek eta familiartekoz zein lagunez inguratuta ospatu du gaur Sanmarkosene egoitzan. Alkateak bisita egin dio eta lore sorta bat eta Lander Urkia errenteriarrak egindako argazki-marko bat eraman dizkio.

Ana Palentzian jaio zen eta gaztetan etorri zen Errenteriarra. Bertan bizi izan ziren, baita ere, haren 9 anai-arrebetako hiru. Hemen, Niessen fabrikan lan egin zuen Jesusekin ezkondu zen arte.

Ana Alabergan bizi izan zen Sanmarkosene egoitzara aldatu zen arte.

Eskaini dioten ospakizuna pozik eskertu du omenduak, eta adierazi du adin horretara horren ondo iristeko gakoa dela ondo bizitzea.

11 pertsona 100 urte edo gehiago dituztenak

Erroldaren arabera, Ana barne hartuta, 11 pertsona bizi dira Errenterian 100 urte edo gehiago dituztenak.