Aldaketak egongo dira kiroldegietako ordutegietan eta ikastaroetan Aste Santua dela eta

Aldaketak egongo dira datozen asteetan kiroldegietako ordutegietan zein ikastaroetan, Aste Santua dela eta.

Kiroldegietako ordutegiak

Galtzarabordako Udal Kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuko ohiko ordutegiak aldatuko dira:

• Galtzarabordako Udal Kiroldegia itxita egongo da apirilaren 18tik 22ra (biak barne).

• Fanderiako igerilekua itxita egongo da apirilaren 18, 19 eta 22an (osteguna, ostirala eta astelehena, hurrenez hurren).

Gainera, apirilaren 20an (larunbata) 9,00etatik 21,30era irekiko da eta apirilaren 21ean (igandea), 9:00etatik 14:00etara.

Ikastaroak

Apirilaren 15etik 28ra doazen bi asteetan aldatu egingo dira Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetan eskaintzen diren ikastaroetako ordutegi zein jarduerak. Ondorioz, egutegi alternatiboa jarriko da martxan. Egutegi alternatibo hori hainbat jarduera eta ordutegi sorta batez dago eratuta.

Galtzarabordan zein Fanderian egiten diren helduen ikastaroetako egutegi berria hemen ikus daiteke. Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetako harreran eskura daiteke baita ere.

Ikastarogile guztiak, bai Fanderiakoak bai Galtzarabordakoak, horietako edozein ordutegitan eta bi instalazioetara bertaratu daitezke. Plaza kopurua jardueraren arabera dago mugatua, eta derrigorrezkoa da ikastarogileek jarduera baino lehenago plaza erreserbatzea “TRAININGYM” APP-ren bitartez.

Jarduera horiek bi instalazioetako ikastaroetan izena emanda daudenentzat dira soilik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Galtzarabordako Kiroldegiko harreran (943 449 691) eta Fanderiako Igerilekuaren harreran (943 344 423) eskura daiteke.