Udalak Otegi-Gaztañaga enpresari esleitu dizkio Beraungo igerilekuen parean biribilgunea eraikitzeko lanak

Udalak Otegi-Gaztañaga enpresari esleitu dizkio, 189.788,08 €-an, Galtzaraborda etorbidea Jaizkibel, Murumendi eta Irumugarrieta kaleekin lotzen dituen bidegurutzea birmoldatzeko lanak.

Proiektu honen bidez definitu da nola birmoldatu bertan dagoen bidegurutzea. Gaur egungo konponbidea “biribilgune erdi” baten bidezkoa da eta horrek arazoak sortzen ditu oinezkoen nahiz ibilgailuen zirkulazioan.

Lan hauek hainbat helburu dituzte: ibilgailu zein oinezkoen zirkulazioa antolatzea, eta ondorioz azken hauen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea, bertan Urbanoaren bi geltoki baitaude. Horretaz gain, espero du ibilgailuak lasaiago eta modu ordenatuagoan igarotzea, eta gertuko kaleekin eta Murumendirekin lotura errazagoa izatea.

Proiektu honetan txertatzen da, baita ere, bidegorria Errenteriako Oinezko eta Bizikleta bidezko Mugikortasun-planean aurreikusitako bideak lotzeko bidegorria.

Gainera, proiektu honekin 20 lerroko aparkaleku berri lortzen dira.