Egitarau zabalarekin dator igandean San Marko eguna

Aurtengoan ere, Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean,  familia guztiarentzako egitarau zabala prestatu du San Marko Egunerako. Apirilaren 28an ospatuko dute festa, gotorlekuaren inguruan. Bertaratzeko, autobus zerbitzu berezia izango da Morrongileta kaleko geltokitik San Markoraino.

Egitaraua:

  • 10:00:  Erromeria Martxa San Markora, Foru plazatik abiatuta.
  • 10:30: San Markorako Igoera Krosa.
  • 11:00-14:00:  Artista liburuaren tailerrak. 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
  • 11:45: Krosaren sari banaketa.
  • 12:00: Erromeria Udal Txistulari Taldearen eta Errenteria Musikaleko trikitixa ikasleen eskutik.
  • 13:00: Animazioa Doike taldearen eskutik gotorlekuan zehar.
  • 13:00: Herri Kirolak
  • 14:00-16:00:  Baserriko kirol parkea.
  • 15:00: Doike talderen emanaldia.
  • 16:00-17:30: Haur eta gurasoentzako dantzaldia Joxe Mendizabalekin eta txokolate-jana.

Autobus zerbitzuaren ordutegia:

  • Morrongileta kaletik irteerak: 10:00etatik 13:40era, 20 minuturo. 16:00etatik 18:40era, 40 minuturo.
  • San Markotik irteerak: 10:20etik 14:00etara, 20 minuturo. 16:20etik 19:00etara, 40 minuturo.