Datorren astelehenean izango da Orereta Ikastolako Haur Eskolaren ate irekien jardunaldia

Orereta Ikastolako Haur Eskolako matrikulazio-epea irekita dago datorren maiatzaren 31ra arte. Ate irekien saioa maiatzaren 6an izango da 17:30ean, Esmalteriako eraikinean.

943 51 33 46 telefono-zenbakira deitu edo matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora mezua bidali behar da informazio xeheagoa jaso, banakako hitzorduak eskatu edota matrikula bideratu ahal izateko. Guztiaren berri www.oreretaikastola.eus webgunean ere badu hala nahi duenak.