GR 85 edo Zentzumenen bidearen 9. etapa maiatzaren 18rako antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak GR 85 edo Zentzumenen bidearen 9. etapa antolatu du maiatzaren 18rako. Ibilaldia Dobro herritik Cidad de Ebro herrira izango da eta bidean Santa Marina ermitatik eta Ahedo de Butrón eta Tudanca herrietatik pasako da. Zeharkaldia denera 5 ordukoa izango da.

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik eta 7:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan. Edota formulario honen bidez.