Asteazkenean ‘Berdintasun Politika Publikoak’ mahai-ingurua egongo da, alderdi nagusietako ordezkariekin

Errenteriako Berdintasun Kontseiluak antolatuta, udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi nagusiek ‘Berdintasun Politika Publikoak’ mahai-ingurua egingo dute. Aizpea Otaegi izango da EH Bilduko ordezkaria, Goizane Alvarez PSE-EEkoa, Maite Gartzia Elkarrekin Podemosekoa, Elixabete Murua EAJkoa eta David Lumbreras PPkoa.

Hitzordua datorren asteazkenean izango da, maiatzaren 15ean, 18:00etan, Emakumeen Etxean. Gaiaren hariari jarraituz, besteak beste, alderdiek berdintasun politiketan dituzten proposamenei buruz jardungo dute.