Haurren loaren inguruko tailer irekiak antolatu ditu Goialde haur eskolak

Goialde haur eskolak, Sabeletik mundura eta Loa-lo proiektuekin batera, 0-6 urte arteko umeen loaren inguruko bi tailer antolatu ditu, bata euskaraz eta bestea gazteleraz.

Hitzaldietan gizakion loaren garapenaz eta adinaren araberako ezaugarrietaz hitz egingo dute. Gainera, familiaren atsedena hobetzeko gakoak eskainiko dituzte, eta segurtasun neurrien inguruan ere arituko dira.

Euskarazko tailerra maiatzaren 23an izango da, 16:45ean, haur eskolan bertan (Lousada kalea, 35).

Gaztelerazkoa, aldiz, maiatzaren 28an izango da, ordu eta toki berean (16:45ean, Goialde haur eskolan).

Bi tailerrak doakoak izango dira, eta interesa duen edozeinek har dezake parte. Izen ematea telefonoz izango da, honako zenbaki honetara deituta: 943 520 762.

Haurrak ongi etorriak izango dira.