Eskola Feministaren ikasturteari amaiera emateko jardunaldia egingo dute ostegunean

Eskola Feministaren 2018-2019 ikasturteari amaiera emateko momentua iritsi da. Horregatik, ekainaren 20an, ostegunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Eskola Feministari amaiera emateko jardunaldia ospatuko da.

Antolatu duten World Kafean hurrengo urterako proposamenak jaso nahi dituzte eta, ondoren, Victoria Moon y la maleta de las olvidadas antzezlana izango da, Lur Usabiagaren eskutik. Gonbidatuta zaude!