Udako ordutegia udal liburutegietan

Udako hilabeteetan ordutegi berezia izango dute udal liburutegiek:

Udal biblioteka:

Uztailean eta abuztuan udal biblioteka goizez egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Haurren liburutegia:

Aste honetan hasi eta abuztuaren bukaera arte, haur liburutegia zabalik dago astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:30era.

Beraungo liburutegia:

Beraungo liburutegiak ere udako ordutegia dauka jada, eta uztailaren 19a arte 10:30etik 13:00etara egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera. Irailean zabalduko ditu berriro ateak.