Pista osasungarri berriak Kaputxinoetan eta Iztietan

Errenteriak bi kirol instalazio berri ditu: Kaputxinoak auzoko J. M. Zamarreño Parkean eta Iztieta auzoko Ondartxoko Kirolgunean kokatutako bi ibilbide bio-osasungarri.

Bi parke hauetariko bakoitza osatzen duten elementuek laguntzen dute ariketa ugari egiten: hankak eta besoak mugitu, oreka hobetu… Inbertsioa guztira 13.500 eurokoa izan da.

Espazio berri hauen instalazioa kokatzen da aire librean kirol praktika areagotzeko helburu estrategikoaren baitan, herriko hiri espazioek eskaintzen dituzten aukerak erabiliz. Erabilera librekoak dira, jarduera fisikoa herritar guztien eskura egon dadin.

Ildo horretan, 2017ko ekainean Errenteriako Udalak onartutako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Integralak helburu estrategikoen artean jasoa du hainbat tresna eduki behar direla, esku-hartzeak barne hartzen dituzten irizpide orokor batzuk, hirigintzaren eremuan bizitza aktiboa sustatzeko eta hiri osasungarri bat egiteko.