Madalenak 2019: Jai Batzordearen mezua

Jai batzordeko kideak

Gertu ditugu 2019ko Madalenak! Azkenengo urteetan bezalaxe aurten jai giroan gozatzeko aukera izango dugu uztailaren 21aren aurreko egunetan hasi eta uztailaren 25a arte.

Programan jasota daude hilabete hauetan ilusio handiz auzolanean landutako ekintzak eta pozik gaude horregatik. Izan ere, gure nahia baita jaiak herritik eta herriarentzat izatea.

Egitarau zabala dugu aurten ere, ilusioz prestatutako 130 ekintzatik gora izango dira: erakusketak, dantza, antzerkia, danborradak, lehiaketa eta dastaketa gastronomikoak, kirol jarduerak… Askotariko ekintzak, beraz, eguneko zein gaueko programa osatzeko. Eta 25 kontzertu baino gehiago, publiko eta gustu ezberdinei zuzenduta.

Gainera, aurten ere, txupinazoa bizitzeko aukera ezberdinak izango dituzte herritarrek: Mila koloreko txupinazo txikia kantu propioarekin, Holi Txupinazoa, Zumardiko pantaila erraldoia eta nola ez, txupinaren jaurtiketa zuzenean bizitzeko Herriko plazan! Aurten, gainera, deialdi berezia egin nahi diogu bertaratu nahi duten elkarte zein herritar orori elkarrekin, adin guztietako pertsonak, jai giroan, Herriko plazara igotzeko 18:15tan Foru plazatik egingo dugun Txupinazora igoera animatuarekin.

Era berean, azken urteetan bezalaxe, etxetik edo munduko beste edozein lekutik txupinaren jaurtiketa streaming bidez ikusteko aukera izango da zuzenean Herri Bizia webgunearen bitartez. Denek izan dezagun aukera, gauden lekuan egonda ere, guretzat horren berezia den momentu hortaz gozatzeko.

Ezin ahaztu ere, momentu garrantzitsu honen aurretik, elkarlanaren lehenengo topagunea den “Herri Bazkaria” , uztailaren 21ean 14:00etan Herriko plazan.

Bazkariaz gozatzeko tiketak 15 euroko kostua du helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Menu beganoa ere izango du nahi duenak; horretarako, mezua bidali beharko du kultura@errenteria.eus helbidera, behin tiketa erosita denean.

Tiketak salgai daude eta uztailaren 12a arte izango da erosteko aukera, ondorengo lekuetan: Reyna taberna (Zumardia) eta Xera Gastroteka (Xabier Olaskoaga plaza).

Helduen menua 15 €

• Entsalada mixtoa

• Langostinoak

• Oilaskoa parrilan egina

• Limoizko sorbetea

Haurren menua 10 €

• Kroketak

• Patea

• Oilaskoa parrilan

• Izozkia

Menu beganoa

• Entsalada mixtoa

• Kroketa beganoak

• Mccartney hanburgesa eta saltxitxa beganoa parrilan eginak

• Limoizko sorbetea

Jakinarazi nahi dugu ere, iaz horren harrera ona eduki zuten Madalenetako zapiak, aurten ere salgai daudela, 6 euroan, ondorengo lekuetan:

Erdialdea: Hostoak, Ayele, La coquine deco, Mª Asun Lentzeria, TM Diseño, Sweet Lady, M.l. Mertzeria, Ikusi Makusi, Rosmy, ADN estética.

Lartzabal: Lartzabal Taberna

Gabierrota: Zubia kafetegia

Fanderia: Fanderia gozo denda, Kiroldegiko taberna

Agustinak: Ondara taberna

Alaberga: Graficas diana

Kaputxinos: Geza eta gazia gozo denda, Sorgintxulo estankoa

Beraun: Calzados Koro, San Markos kaleko estankoa

Pontika: Jubilatuen etxeko taberna

Galtzaraborda: Carnicería Irizar, Jaizkibel kaleko estankoa

Zamalbide: Zamalbide taberna

Iztieta: Almacenes iztieta, Confecciones Casamayor

Amaitzeko, jai batzordearen apustua da jaiak guztion gozamenerako izatea, eta jaiez libre gozatu ahal izatea. Emakumeek ez dutelako ausartak izan behar libre baizik. Horregatik, eraso sexistarik gabeko Madalenak helburu dituzten neurriekin bat egiten dugu. Gogoratu nahi dugu, aurten ere, gaueko autobus zerbitzua egongo dela eta jai guztietan zehar 650407858 24 orduko arreta telefonoa eskainiko dela edozein motatako eraso sexista jasoz gero deitzeko.

Guk, Madalen jaiak prestatzen gozatu dugun adina gozatuko dugu festak bizitzen, eta herritarrek ere hala goza ditzaten espero dugu: jaiak marraztuz, jaietan parte hartuz, jai herrikoiak biziz.