Aiako Harriko Parke Naturaleko Listorreta-Barrengoloiako informazio-bulegoa, zabalik

Aurten ere Aiako Harria Parke Naturalean aurkitzen den Errenteriako Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoak ateak ireki ditu.

Beste urte batez, bertara hurbiltzen diren txangozaleek eta bisitariek inguruko natura eta kultura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute, hala nola: mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, mehatxatutako fauna, Aizpitarteko haitzuloak, Urdaburuko gailurra, Añarbeko baso erreserba, Malbazar, Aldura eta Pagosardeko hezeguneak, eta abar.

Horrez gain, udaran irteera gidatuak eskainiko dituzte aipaturiko guneak ezagutzeko. Bertako kultura-ondare eta bioaniztasun-maila altuak gida aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, eta Natura 2000 Sarearen barruan babestuta dago.

Ordutegia

Informazio puntua azaroaren 3a arte egongo da zabalik, ondorengo ordutegian:
Ostiraletan: 10:30etik 15:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

Argibide gehiagorako:

943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus / http://ingurumena.errenteria.eus/eu/ingurumen-gaiak/erabilera-publikoa