Bera Beraren entrenamendua Galtzarabordako Kiroldegian

Irudia: Bera Bera

Azteazkenean, uztailaren 31n, Super Amara Bera Bera emakumezkoen eskubaloi taldeak entrenamendu irekia egingo du Errenterian, Galtzarabordako kiroldegian, 10:00etatik 12:00etara.

Jokalari guztiak izango dira bertan, nazioarteko jokalariek berek ere Bartzelonako kontzentrazioa amaitu zuten eta.

Super Amara Bera Berak abuztuaren 31n egingo du ofizialki debuta Eibarren izango den Eskubaloiko XX. Superkopan, Rocasa Gran Canaria Ligako txapeldunari tamaina hartzeko aukera izango dute.

Donostiarrek, aurreko denboraldian Kopan eta Superkopan txapeldunak izan zirenek, abuztuaren 9an ekingo diete partidoak jokatzeari.

Herritar guztiak gonbidatuak daude entrenamendua ikustera eta estatu-mailako emakumeen eskubaloi mailarik gorenaz bertatik bertara goza dezaten.