Udalak Artisau Auzoa proiektuko lehen lokala birgaitu eta alokairuan jarriko du

Esperientzia pilotu honekin Artisau Auzoa konfiguratzeari ekingo dio Errenteriako Udalak Oarsoakdearen bidez. Alokatzeko eskaerak aurkezteko epea dagoeneko ireki da.
Aipatu bi erakundek lokalak berreskuratzeko proiektu pilotu esperimentala abian jarri dute.

Hala, lokal hutsean esku hartu du artisau-jardueren saltoki-tailer bihurtzeko. Helburua udalerriko hirigune historikoan Artisau Auzoa izekeko proiektua  konfiguratzen hastea da.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza ekonomikoarekin birgaitu ondoren, OARSOALDEAk 55,05 m2-ko merkataritza-lokala du Errenterian, Erdiko kalearen 15. zenbakian, alegia, eta errentamenduaren araubidean kudeatuko du. Lokalak artisau-jardueraren saltoki-tailerra hartzea du xede.
Lokala alokatu nahi duten pertsonek edo erakundeek proiektuari buruzko informazioa eta bestelakoak honako bulego hauetan eskura ditzakete;
• Oarsoaldea Garapen Agentziaren Oiartzungo bulegoan, honako helbide honetan: Astigarraga bideko 2. zenbakiko (Mamuteko bulego-eraikina) 2. solairua.
• Errenteriako Torrekua eraikinean (Jaurtakol plaza).

Pertsona interesdunak/eskatzaileak nahi izango balu, bere proposamena 2019ko irailaren 23an 12.00ak baino lehen aurkeztu beharko luke arestian aipatutako bulegoetan.
Proposamenek gutxienez honako atalak izango dituzte:
• Negozio-proiektuaren bideragarritasun-plana.
• Produktuen katalogoa.
• Planteatutako jardueran aldez aurretik esperientzia eta prestakuntza.
• Jarduera hasteko aurrez ikusitako data.
Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu hurrengo telefono-zenbakira: 943 494 129