Ingurumen Aholku-kontseiluaren (IAK) bilera bihar

Ingurumena | Jasangarritasuna 2019-10-29 | 0

Bihar, urriak 30, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Errenteriako Ingurumen Aholku-kontseiluko (IAK) kideak bilduko dira ingurumeneko hainbat gai jorratzeko: Aholku kontseiluaren ordezkari politiko berriak izendatzea; ingurumen sailaren lan-ildoaren berri ematea, etab.

IAK Errenteriako ingurumenaren babeserako elkarteez, gizarte-eragileez, bestelako eragileez eta ordezkari politikoez osaturiko batzordea da, eta Errenteria hiri iraunkorragoa izatea du oinarrizko helburua.

Informazio gehiago jasotzeko sakatu hemen

No comments yet.

Utzi erantzuna