Santa Zezilia dela eta, kontzertua eskainiko dute bihar Errenteria Musikaleko ikasleek

Santa Zezilia eguna dela eta, Errenteria Musikaleko ikasleek bihar, asteazkena, kontzertua eskainiko dute 20:30ean Fatima elizan.

Kontzertu horretan Errenteria Musikaleko orkestra eta ikasleen banda entzuteko aukera egongo da, Balleteko eta Euskal Dantzako ikasleekin batera, Sergio Zapirainen eta Julen Izarraren zuzendaritzapean.