EMKE-k ohiko Urte Berriko Kontzertua eskainiko du astelehenean

Datorren astelehenean, urtarrilaren 6ean, eguerdiko 12:30ean Errenteriako Musika Kultur Elkartea – EMKE-k 2020 denboraldiari hasiera emango dio Foru Plazan eskainiko duen ohiko Urte Berriko Kontzertuarekin.

Emanaldian Franz Von Suppé, Ketelbey, Emile Waldteufeld eta Johan Staussen doinuak entzungo dira. Carlos Rodriguez Albisturren zuzendaritzapean Musika Bandak erritmo bizi eta dantzagarriez, musika-bidaian eramango ditu entzuleak Frantziako Alpeetatik, Austriako Alpeetara.

Eguraldiak lagunduko ez balu Koldo Mitxelena Ikastetxean eskainiko dute kontzertua.