Ur hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa otsailaren 7a arte ordaindu daiteke

Udal komunikabidea 2020-01-03 | 0

2019ko hirugarren hiruhilekoari dagokion uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko borondatezko epea irekita dago eta otsailaren 7an bukatuko da. Helbideratutako ordainagiriak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte.

Ordainagiria helbideratu gabe duten zergadunek, beren ordainketak Udaleko ZU! Zerbitzuan eta Errenteriako Udalaren entitate laguntzaileetan egin ditzakete, aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak epe exekutiboari dagozkion errekarguekin kobratuko dira, baita atzerapen korrituak eta sortzen diren ekintzen gastuak ere.

No comments yet.

Utzi erantzuna