Hiri mantenuaren azken lanak

Hona hemen hiri mantenu sailak egin dituen azken lanak. Batzuk hiri-altzariak mantentzeko planaren baitan egin dituzte, eta beste zenbait herritarren eskaerei erantzuteko.

Markola etorbidetik Resurrección Maria de Azkue etorbideruntz doan bidegorrian dagoen aldaparengatik sortzen den arriskua ekiditeko egurrezko baranda bat jarri da.
Margolaritza zerbitzua Galtzarabordako kiroldegian hainbat margoketa lan burutzen ari da.
Cristobal Gamon ikastetxean margoketa lanak burutzen ari dira.
Pontikako bidegorrian egoera txarrean zegoen egurrezko barandan konponketak burutu dira.
Galtzaraborda etorbidean Aralar plazako igoeran baranda jarri da.
Murumendi kalean, igogailutik goruntza dagoen aldapa babestu gabe zegoen eta arriskutsu, egoera hau ekiditeko baranda jarri da.
Ganbo plazan 4 zenbakiko portalera irisgarritasuna bermatzeko arrapala bat egin da.
Alabergako erretiratuen elkartean zaharkituta zeuden egurrezko ateak aldatu dira.
Beraungo biribilgunean loreak landatu dituzte.
Pontikan biribilgunea berritu eta loreak landatu dituzte.