Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko epea astelehenean irekiko dute

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2020ko zerga ordaintzeko borondatezko epea astelehenean, otsailak 17, hasiko da eta apirilaren 7an bukatuko da, biak barne. Helbideratutako erreziboak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.

Zergadunek beren ordainketak Errenteriako Udalaren ZU! Arreta zerbitzuan egin ditzakete astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 7:30etik 19:00etara, edo edozein entitate laguntzailetan, goian aipatutako epea amaitu bitartean.