Udalak Beraungo eta Erdialdeko azokak bertan behera utzi ditu

Koronabirusaren zabaltzearen harira Errenteriako Udalak dekretu baten bidez Beraungo eta Erdialdeko azokak bertan behera utzi ditu.
1.- Osasun-arrazoiak direla-eta, ZENTROKO azoka txikia BERTAN BEHERA uztea, martxoaren 16an eta 23an, astelehenetan, beste jakinarazpen bat egin arte.
2.- Osasun-arrazoiak direla medio, BERAUNGO azoka BERTAN BEHERA uztea martxoaren 15ean eta 22an, igandeetan, beste jakinarazpen bat egin arte.