Etxeko eta merkataritzako hondakinen tratamendua alarma egoeran zehar

Errenteriako Udalak herritarrei jakinarazi nahi dizkie egungo egoeraren ondorioz etxeko eta merkataritzako hondakinen tratamenduaren inguruan jarraitu beharreko hainbat jarraibide.

Koronabirusagatik gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonen etxeak:

Gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonen etxeetan hondakinen berariazko ontzi bat izan behar dute pertsona horrek eta bere zaintzaileek erabilitako botatzeko materiala uzteko (eskularruak, zapiak, betaurrekoak…). Plastikozko poltsak itxitura hermetikoa izan behar du, eta itxi behar da gelatik atera aurretik. Poltsa hori sartuko da itxitura hermetikoa duen beste poltsa batean. Bistakoa da hondakin horiek ezin direla nahastu gaixorik ez dauden gainerako kideek sortutako hondakinekin. Bigarren poltsa hori utziko da BAKARRIK errefusaren edukiontzi grisean, eta debekatua dago beste ezein edukiontzitan uztea.

Gainerako egoerak:

Errenteriako Udalak mantenduko du hondakinak biltzeko egungo sistema, betiere egoeraren bilakaeraren arabera. Oso garrantzitsua da inolako hondakinik ez uztea edukiontzietatik kanpo, “edukiontzi-irlak” ahalik eta egoera sanitario onenean mantentzeko. Salbuespen gisa, errefusaren edukiontzi grisa irekita egongo da eta ez da txartelik beharko zabaltzeko.

Bestalde, Errenteriako Udalak bi zerbitzu mantenduko ditu:

1- Altzariak eta, etxeko hondakin handiak etxean jasotzekoa (orain arte bezala, deitu beharko da 943341345 telefonora, 08:00-15:00 artean). Adierazi behar da hondakin horiek utziko direla bilketa-zerbitzuak adierazitako lekuan eta orduan, eta biltzeaz arduratzen diren pertsonak inola ere ez direla etxebizitzan sartuko.

2- Nahiz eta Oiartzungo garbigunea, ¬San marko Mankomunitateak kudeatutakoa,¬ itxita egon, Errenteriako Udalak mantenduko du edukiontzi-sisteman utzi ezin diren hondakinak biltzeko garbigune mugikorra. Garbigune mugikorra erabilgarri egongo da ohiko ordutegi eta leku beretan.

  • Astelehena: Biteri Txiki (Zumardiaren aldamenean) – Topoaren Galtzarabordako geltokia
    Asteartea: Sorgintxulo – Pontika
    Asteazkena: Fuentepelayo plaza – Pablo Sorozabal
    Osteguna: Iztietako anbulategia – Gaztaño
    Ostirala: Markola etorbidea – Fanderia (errotaren aldamenean)

Egoera honetan are garrantzitsuagoa da gure kaleak garbi eta inolako hondakinik gabe egotea. Udalak ulertzen du zerbitzuak mantenduta eta zenbait kasutan aldaketa puntualak eginda, horretan laguntzen duela. Baina neurri hauek eraginkorrak izateko, guztion laguntza beharrezkoa da. Zure esku dago.