“Bidez bide” landa-garraio publikoa berhasiko da, egungo egoerara egokituz

COVID-19 dela eta dekretatutako alarma egoeraren ondorioz, Behemendi Landa Garapeneneko Elkarteak eta Errenteriako Udalak “Bidez bide” nekazal garraioaren zerbitzua egokitzea erabaki dute.

Bidez bide doako garraio-zerbitzua da, eta udalerriko landa-eremuaren eta hirigunearen artean ibilbideak egiten ditu. Bizi garen egoeraren aurrean, ondorengo zerbitzuak eskainiko dizkie eremu horietan bizi diren bizilagunei:

Larrialdien aurreko zerbitzua, bereziki osasun-zentroetara joateko aukerarik ez duten pertsonei (sintroia, elektroak, erizaintza, etab.).
Enkarguak etxera eramateko zerbitzua: sendagaiak, osasungintzako beharrak, elikagai erosketak edo gainerakoak.
Hiri-zerbitzuak erabili behar dituzten eta horretarako baliabiderik ez duten pertsonak hurbiltzea.

Zerbitzua erabili behar dutenak harremanetan jarri behar dira telefono honetara deituz: 690 76 94 66.