Furgobaratzaren bisita ostegunean, maiatzak 28.

Furgobaratzak ostegunean, hilak 28,Arramendiko Baratze Parkera bisita egingo du. Bisitaldia eguerdian izango da, 11:30-13:00 bitartean.

Bertan, baratze-parkeko erabiltzaileek dituzten zalantza zein arazoen inguruan informazioa lortu eta bai aholku bai praktika egokien inguruko argibideak jaso ahal izango dituzte. Horretaz gain, tomate landareak oparitu eta horiek landatzeko eta zaintzeko aholkuak eskainiko dira.

Bisita honetan edozein herritar gerturatu daiteke, Baratze Parkean lursailik ez dutenek ere bai.