Orereta Ikastolako haur eskolan izena emateko epea irekita, ekainaren 8ra arte

COVID-19ak eragindako egoeragatik, matrikulak online egingo dira eta ez da ate irekien saiorik izango.

Orereta Ikastolako Haur Eskolako matrikulazio-epea irekita dago datorren ekainaren 8ra arte. COVID-19ak eragindako aparteko egoeragatik, online egin behar da matrikula www.oreretaikastola.eus webgunean. Norbaitek matrikula egiteko laguntza beharko balu, mezua idatz dezake matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora. Haur Eskola bera zein Esmalteria Berria ezagutzeko edota hezkuntza-proiektuaren berri izateko ere (ate irekien saiorik ez baita izango aurten) leku berera jo daiteke.

Informazio gehiagorako, xehetasunak ezagutzeko, zalantzako argitzeko edota hitzorduak eskatzeko www.oreretaikastola.eus webgunera jo, matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 52 03 97 telefono-zenbakira deitu daiteke (09:00etatik 14:00etara).