Liburutegiko zerbitzuan aldaketak egongo dira gaurtik aurrera

Gaurtik aurrera liburutegian mailegu zerbitzuarekin jarraituko dute, baina aldaketa batzuk egongo dira joan den astekoarekin alderatuta:

Helduen zein Haur eta Gazte liburutegian ohiko mailegu zerbitzua irekiko da. Erabiltzaileak 15 minutu izango ditu liburuak aukeratzeko. Gehieneko edukiera, segurtasun-protokoloa aplikatuz, 8 pertsonakoa izango da eraikin bakoitzean. Erabiltzaileak banaka etorriko dira, 8 urtetik beherakoak eta menpekoak izan ezik.

-Helduen liburutegiko ordutegia: 10:00-18:30.

-Haur liburutegiko ordutegia: 10:00-13:30. Hala ere, telefonoz, epostaz edota whatsappez eskatutako funtsak helduen mostradorean jaso ahal izango dira 13:30tik 18:30era bitarte.

Maileguak aldez aurretik eskatzen jarraitu ahal izango dira 8.30-20.30 bitarte eta ondorengo bideetatik:

-Zerbitzu telefonikoa: 943 449 635

-Emaila: binformacion@errenteria.eus

-Whatsapp-a: 647 673 451