Asteazkenean Furgobaratzaren bisita egongo da Arramendiko baratze-parkean

Furgobaratzak asteazken arratsaldean egingo du Arramendiko Baratze Parkera bisita, 18:00-19:30 bitartean.

Bisita honetan, modu ekologikoan gaixotasuna eta izurrien aurka aritzeko aholku praktikoak emango dira. Gainera tomate barietate desberdinak oparituko dira, eta hauen landaketa eta zaintzarako aholkuak ere emango dira.

Furgobaratza herritar guztiei zabalduta dagoen ekimena da -lursailik ez dutenei ere bai- eta baratzeari buruzko aholku teknikoak jasotzeaz gain, landare eta plantel ekologikoak erosteko aukera izaten da.

Animatu eta gerturatu!