Udako denboraldiaren hasiera Listorreta-Barrengoloiako aisialdi eremuan

Bizitzeko espazioak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Medioambiente 2020-07-02 | 0

Aurten zirkunstantzia berezietan bada ere, deskonfinamenduak aukera eman du erabilera publikoko jarduerak irekitzeko Listorreta-Barrengoloia udal aisialdirako eremuan, Gipuzkoan bisitari gehien dituena, urtean bataz bestez 40.000-50.000 bisitari izanik. Era berean, Errenteriako Aiako Harria Parke Naturalera eta Kontserbazio Bereziko Eremura (KBE) sartzeko ate nagusietako bat da.

Pandemiaren ondorioz, aurten osasun-babeserako betebehar berriak gehitu zaizkie erabilera publikoa antolatzeko ohiko arauei, osasun-agintariek emandako jarraibideekin bat etorriz. Hala, beharrezko neurriak hartu beharko dira COVID-19 gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, baita arrisku horien eraginpean ez egoteko ere. Udalak herritarren elkarlanerako deia egiten du, pandemia honetan kutsadura hedatzea saihesteko norbanakoaren erantzukizuna lehen mailako bermea dela sinetsita.

  • Gaixotasunarekin bateragarriak diren sintomak agertzen badira, Listorretara joatea saihestu beharko da
  • Pertsonen eta taldeen arteko 1,5 metroko gutxieneko distantzia fisikoa errespetatu beharko da; halakorik ezean, maskara nahitaez erabili beharko da (bizikidetza-unitateetan izan ezik)
  • Behar den maiztasunez gel hidroalkoholiko higienizatzailea erabiliko da haurrentzako jolas-eremua erabili aurretik eta ondoren.

Ikuskaritza-zerbitzuak arduratuko dira agindu honetan jasotako neurrien berri eman eta neurriok betetzen direla zaintzeaz: Udaltzaingoko bi laguntzaileez gain, turismoko agente bat ere arituko da Barrengoloian, Natur Parkearen bulegoan.

Eremuaren erabilerako arau orokorrak

SUA: Sua soilik egin daiteke Listorretan, eta horretarako pres¬tatutako erregailuetan eta etxeko pikniketan. Debekatuta dago lurrean sua egitea. Barrengoloian debekatuta dago mota guztietako suak egitea, etxeko piknikak erabiltzea barne.

HONDAKINAK: Hondakin solidoak azaleko eta lur azpiko edukiontzi berdearen barruan (soilik zati organiko eta errefusa) bota behar dira. Beira, ontzi arinak eta paper-kartoia horretarako jarritako edukiontzi-etan jaso eta birziklatu behar dira derrigorrez. Debekatutako uretako globoak erabiltzea.

PARKING: Soilik horretarako prestatutako lekuetan. Bereziki zainduko dira ondorengoentzat erreserbatutako eremuak: ahalmen urrikoak, au¬tobusak, autokarabanak eta zerbitzuen erreserbak, busak eta basozain-tza zerbitzua. Barrengoloian Aiako Harria Parke Naturala eta Kontserba¬zio Bereziko Eremuaren bisitariek lehentasuna dute.

ZARATA: Gainerako erabiltzaileei eta basafaunari eragozpenik sortzen dien jarrerengatik kargu hartuko da (musika ozenegi jartzea, motorrak piztuta,…).

ITURRIAK: Debekatuta dago iturrietan ontziak garbitzea, gauzak hozten edukitzea, edo beste erabilera pribatiboak.

Udako bisita gidatuak

Aurreko urteetan bezala aurten ere Udalak Aiako Harriko eta Lau Haizeta Parke Naturaleko eta Kontserbazio Bereziko Eremuko naturagune babestuetara bisita gidatuak egiteko zerbitzua eskainiko du. Abuztuan, irailean eta urrian egingo dira. Eta hiru bisita mota ezberdin eskainiko dituzte: Añarbeko Baso Erreserba, Aizpitarteko leizeak, eta Sanmarko aldea eta Txoritokietako Estazio Megalitikoa. Aurrez Oarsoaldeko Turismo Bulegoan erreserba egin beharko da.

Gautxoriak berriro aske hegan

Datorren larunbat honetan, uztailaren 4ean, gure inguruan bizi diren gautxori espezie berezi bat hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko da Errenteriako Listorreta aisialekuan. (Aiako Harriko Parke Natura, Natura 2000 Sarea). Izan ere, fauna berreskuratzeko Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi urubi askatuko dira bertan.

Askatu aurretik, hegazti hauen bizitzari buruzko hainbat azalpen emango dira eta baita Arrano Etxean egiten duten lanaren ingurukoak ere.

Gipuzkoako Parketxe Saretik antolaturiko jarduera honen hitzordua gaueko 21:30ean izango da eta 45 minutu inguruko iraupena izango du. Taldeak partaide-kopuru mugatua izango du eta nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. Musukoa (markarilla) eramatea ere nahitaezkoa izango da, nahiz ahal den guztietan segurtasun-distantzia mantenduko den. Adin guztientzako herritarrei zuzendua dago, eta doakoa izango da. Linterna eramatea aholkatzen da.

Jarduera hau “Udako abenturak Listorretan” programan txertatua dago. Uztailaren 17an “Izarretara begira” jarduera egingo da eta abuztuaren 8an “Iparra galdu gabe” orientazio jolasa.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

943 49 50 69 / 688 89 50 68
arditurri@gipuzkoanatura.eus
www.gipuzkoanatura.eus

No comments yet.

Utzi erantzuna