Udal tasen zein zergen jaisteak eta itzulketak Talka- eta Suspertze-Planaren neurriak osatzen jarraitzen dute

Udalbatzarrak aste honetan ordenantza fiskalen aldaketa onartu du. Moldaketa honek bat egiten du COVID 19aren ondorioz hartutako beste zenbait neurrirekin, hain zuzen ere, udalak merkatari, ostalari, enpresa txiki, automo eta, oro har, herritarrei ezarriko dizkien hobari eta itzulketak tasei eta zergei dagokien neurriekin. Pandemiak eragindako egoerak arintzea eta ordainketak udal zerbitzuen erabilerara egokitzea bilatzea da hauen helburua.
a) Talka planeko lehenengo neurriak egutegi fiskalaren malgutzea jasotzen zuen, eta berau, dagoeneko, burutu da. Egokitzapen honek ekarri du tasa guztien ordainketak  urte bukaera bitarte norberak nahi bezala antolatu ahal izatea.
b) Planeko bigarren ekintzak, berriz, tasen eta zergen itzulketa eta hobariak biltzen ditu. Beraz, puntu honi dagozkio ondorengo sei egokitzapenak:
1. Errenteria Musikalek eta Antzerki Labeak 2019-2020 kurtsoari dagokion tasaren %25a itzuliko diete erabiltzaile guztiei.
2. Udal euskaltegiak 2019-2020 kurtsoari dagokion %33a itzuliko du
3. Ludotekek eta gaztelekuek 2019-2020 kurtsoari dagokion %33a itzuliko dute
4. Xenpelar Tailerrek 2019-2020 kurtsoari dagokion %33a itzuliko du​​
5. Kale okupazioaren baitan autonomo, enpresa txiki, merkatari eta ostalaritzaren kasuan alarma egoerak iraun duen denborari dagokion tasaren zatia itzuliko die udalak. Kasu honetan, merkatarien TAO, terraza, merkatu txiki eta pasabide edo badoez ari da.
6. Azkenik, gainerako neurri guztien osagarri gisa, merkatariei eta ostalarieri zaborraren tasaren %25a itzuliko zaie. Itzulketa hau, dagokion kasuetan, 5. edukiontzia erabiltzeagatik dagokion %27ko hobaria gehituko zaio, guztira %52ko hobaria.