KZguneak ateak berrireki ditu

Errenteriako KZgunea zentroak ateak ireki ditu, 9.00-13.00 ordutegian, babes eta segurtasun neurriak mantenduz eta errespetatuz. Segurtasun-neurri gisa, aldez aurreko hitzordua eskatzea nahitaezkoa da. Hitzordu-eskaeren hartze ordutegia 8:00etatik 20:00etara da, astelehenetik ostiralera eta Gipuzkoan ondorengo telefonoetan: 945 062 555 eta 944 033 377.

Honako hauek dira eskaintzen ari diren zerbitzuak:

·KZgunea zerbitzuaren informazio orokorra (IT Txartela, Lanbide, Alokabide…).

·Izapideak: BakQ, Metaposta…

·Aurrez aurreko tutoretzak.

·Nabigazioa: izapideak, kudeaketa ofizialak… gehienez 20 minutu.