Fanderiako Errota – Ibaiaren Etxearen jarduerak martxan dira berriro

Datorren asteazkenean, uztailaren 22an 10:30ean, Fanderiako ibaiaren interpretazio-zentroa (Ibaiaren Etxea) berrirekiko du Udalak, Fanderia pasealekuaren eta Dolores Ibarruri zumardiaren artean dagoen udal ingurumen ekipamendua. Kudeaketa kontratua ingurumen heziketan aditua den Galemys, SL enpresari esleitu zaio urtebetez.

Bisita gidatu bat egingo da 12:00etan eraikinean bertan eta inguruetatik, eta jarduera bat proposatuko da gure ibai basoetako espezie autoktono batzuk identifikatzeko eta haiekiko mehatxu garrantzitsuenak (kanalizazioak, espezie exotiko inbaditzaileak, …) ezagutzeko. Hori guztia errotatik gertu dagoen Oiartzun ibaiaren meandroan. Iraupena ordu eta erdikoa izango da, gutxi gora behera.

Covid-19ren pandemia dela eta, gaur egun material partekatuak ez erabiltzea gomendatzen denez, bisita egin aurretik mugikorrean deskarga daitezkeen bi aplikazio hautakoren baten laguntzarekin egingo da ibilaldi gidatua: ARBOLAPP edo Pl@ntNet. Horrela gidak bidean proposatuko dizkien espezieak erraz identifikatu ahal izango dituzte parte hartzaileek.

Bisitan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena Oarsoaldeko Turismo Bulegoan: 943 494 521 (09:00-14:00 edo 16:00-19:00) edo turismoa@oarsoaldea.eus

* Gehienez 10 lagunek osatutako taldearekin egingo da bisita, eta beharrezkoa izango da parte hartzaileek maskara erabiltzea.