‘11 etxe eta kolore’ argazkien eta mikrokontakizunen erakusketa hainbat auzotako kaleetan egongo da ikusgai irailetik aurrera

Azken bi asteotan ‘11 etxe eta kolore’ argazkien eta mikrokontakizunen erakusketa Gabierrotako pasealekuan ikusgai egon da.

Bertan, nazioarteko kultur aniztasunaren eguna dela eta udalerriko DBHko 3 ikastetxetako (Koldo Mitxelena, Cristobal de Gamon eta Telleri-alde) ikasleek konfinamenduan zehar beren etxeetan eta etxeetatik egindako argazkiak eta mikrokontakizunak egon dira ikusgai.

Antolatzaileak eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei eta iragarri dute erakusketa irailetik aurrera herriko hainbat auzotan ikusi ahal izango dela.