Haurrek lehentasuna izango dute parkeak erabiltzeko eskola orduetan

Gaurtik aurrera, irailaren 7a, gure herriko hezkuntza zentroek 2020-2021 ikasturteari hasiera emango diote. Pandemiaren larritasuna gorantz doan momentu honetan, hasiera hau ezhoikoa bezain konplexua izango da eta Errenteriako Udalak dituen bitartekoak jarri nahi izan ditu hezkuntzako langileen eskura, haur eta gazteen hezkuntzarako eskubidea osasun berme handienekin gauzatu dadin.
Hori horrela, azpiegitura eta mantenuari dagozkien bitartekoez gain, hainbat espazio publikoren erabilera lehentasunez eskolen esku jarriko du Errenteriako Udalak; izan eskolak eskaintzeko areto eta espazio itxiak; izan kirol eta atsedenaldi beharrei erantzuteko jolas-parke irekiak.
Ohar honen bidez, Errenteriako Udalak herritar guztiei jakinarazi nahi die jarraian zerrendatutako jolas-parkeen erabilera lehentasunez ikastetxeena izango dela datozen aste eta hilabeteotan. Hori dela eta, herritarrei eskatzen die eskola orduetan ikasleek erabiliko dituzten espazio hauek ez erabiltzeko ikas-taldeak bertan dabiltzan bitartean.
Ikastetxeen behar eta ordutegi ezberdinei erantzunez, ondoren zerrendatzen diren jolas-parkeen erabilera-ordutegiak anitzak izango dira. Ondorengoak dira jolas-parkeak:

Jose Manuel Zamarreño Parkea
Fuentepelayo Plaza
Antonio Valverde Plaza
Markola eraikinaren inguruan dauden parkeak
Alabergako Plaza
Gernika Plaza
Musika Plaza
Gamon Zumardia
Lehendakari Agirre Plaza
Diputazio Plaza
Foru Plaza
Koldo Mitxelena Plaza
Senidetutako Herrien Plaza
Txirrita parkea