Eskola Feministaren aurrez aurreko programazio berria martxan jarri dute

2020-2021 ikasturterako antolatutako Eraldaketa Feministarako Eskola aurkeztu du Errenteriako Udalak.
Aurten, zazpigarren ikasturtez, martxan jarriko da Eskola Feminista eta, lehenengo aldiz, ikastaro, tailer eta jabekuntza talde guztiak Emakumeen Etxean emango dira.
Horregatik, aforu-murrizketa egin da eta ikastaro bakoitzean plaza kopurua zehaztu da.
Osasun-egoeraren arabera, aukera ematen duten jarduerak aurrez aurreko edo online formatura egokituko dira.

Era berean, iazko datu onak nabarmendu nahi ditugu: guztira 115 emakumek eman zuten izena ikastaroetan, Eskola Feminista Emakumeen Etxean eman zen lehenengo ikasturtean, 258 emakumek eman baitzuten izena jardueretan, aurreko ikasturtekoaren bikoitza baino gehiago (115 emakume);
Udaberrian bizitako konfinamendua gorabehera, ikastaro gehienek online jarraitu zuten, eta horrek ikasleen artean elkarri laguntzeko sareen garrantzia eta inklusio digitalean aurrera egiteko beharra berrestea ekarri du.
Horregatik guztiagatik, aurten teknologia berrietan hasteko saio bat emango da ikastaro bakoitzeko eskola-orduetan, ikasleei komunikatzeko eta partekatzeko tresna digitalak emateko.
Horregatik, urrian hasiera emango zaio berriz eskolari ondorengo jarduerekin:
3 ikastaro:
– Emakumeen autoritatea. Emakumeak aurrera
– Munduko emakumeen literatura
– Norberak bere gela: curriculum ezkutuak
4 tailer:
– Autodefentsa feminista
– Tuppersex subversivo: feminismoa, kontsumo arduratsua eta plazerrak.
– Berdintasunetik maitatzea
– Nola izango zen Errenteria emakumeek diseinatu izan balute?
4 jabekuntza talde:
– Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea
– Emakume zaintzaileentzako topagunea
– Gorputzaren kontzientzia eta erlaxazio gunea
– Batukada feminista
Jarduera guztiak doakoak dira eta izena emateko epea irailaren 21etik urriaren 2ra arte irekiko da, tailerren kasuan izan ezik, horien izena emateko epea hasi baino 3 egun lehenago itxiko baitute.

Izena emateko bideak:
Izena ematea online egin daiteke udalearen webgunean eta aurrez aurre ZU! Zure Udala Arreta Zerbitzuan. Udaletxean izena emateko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, udaletxean bertan edo 943 449 600 zein 010 telefono zenbakietara dieutta.
Eskola Feministari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Udalaren webgunean  zein Emakumeen Etxean bertan (Txirrita Parkea, zk.g) edo telefonoz (943 449 630) jasotzeko aukera egongo da, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.

Honi guztiari hasiera emateko jardunaldi bat antolatu da irailaren 17an Emakumeen Etxean egun horretarako programazioa ondorengoa izango da:
18:00: Monólogo Ven que te cuento Bea Egizabal (CAST)

19:00: Bakarrizketa Ba al dakizu? Bea Egizabal (EUS)

GONBIDAPENAK:
Edukiera mugatua izango denez bi saio egingo dira, lehenengoa gazteleraz eta bigarrena euskaraz.
Gonbidapenak beharrezkoak izango dira. Doakoak dira eta gaur bertan lortu ditzatekeonline bibe.me plataforman edo Emakumeen Etxea (sarreren %20a)