[Eguneraketa] Jesusen Bihotza egoitzako erabiltzaile bat hil da azken orduetan

Zuzenketa: atzo argitaratu genuen Jesusen Bihotza egoitzako egoiliar bat koronabirusarengatik hil zela. Familiaren gertuko iturriek gaur Udalari jakinarazi diotenez, argitaratutakoa okerra zen. Informazio berri honen arabera, pertsona hori beste arrazoi batzuengatik hil zen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Gabierrotako Jesusen Bihotza egoitzako erabiltzaile bat, duela egun batzuk Donostiako ospitalera eraman zutena, hil egin da.

Gainera, kasu positiboen azken eguneratzearen arabera, une honetan 17 egoiliarrek eman dute positibo PCR probetan, guztiak sektore berean.

Hainbat gela itxi ditu Cristobal Gamon ikastetxeak

Bestalde, Haur Hezkuntzako hiru gelatako eta Lehen Hezkuntzako gela bateko ikasleak konfinatuta daude bi ikasmailatan bana positibo detektatu ondoren. Atzo bertan PCR probak egin zitzaizkien ikasle guztiei. Orain arte, bost izan dira positiboak. Positibo berriak identifikatu ahala, gela gehiago konfinatu beharra eta PCR gehiago egin beharra gerta daiteke.

Zerbitzu horien kudeaketa Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari dagokie, hurrenez hurren, baina Udalak harreman estua du bai egoitzarekin bai ikastetxearekin, eta gertutik jarraituko du kasuen bilakaera.

Halaber, Udalak bere tristura eta elkartasuna adierazi nahi die bai egoitzari bai hildako erabiltzailearen ingurukoei galerarengatik.