Orereta eta Oiartzo ikastolek kontsumituko duten energia berriztagarria izango da Goiener kooperatibarekin sinatu duten akordioari esker

Orereta eta Oiartzo Ikastolek hitzarmena sinatu dute Goienerrekin, energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibarekin. Hemendik aurrera, bi Ikastolek kontsumituko duten energia %100 berriztagarria izango da.

Hartutako erabakia eta emandako aurrerapausoa kualitatiboa da, kuantitatiboa baino; Ikastola izaera eta filosofiarekin erabat bat egiten duena.