Ospitale-botikak behar dituztenek etxean jaso ahal izango dituzte Zaintza Sareari esker

Errenteriako Zaintza Sare Publiko Komunitarioak ospitale-botikak behar dituztenei arriskurik gabe eskuratzen laguntzeko ekimena jarri du abian.

Mota horretako sendagaiak behar dituzten pertsonei etxean jasotzeko aukera eskainiko die sareak. Beraz, udalaren 943 44 96 00 edo 010 telefonoetara deitu beharko dute sarearekin harremanetan jartzeko. Izan ere, Udalak beharrak jaso eta antolatuko baititu, Errenteriako Babes Zibileko elkartea banaketaz arduratzen den bitartean.

Sarearen arduradunek ospitale-botikak behar dituzten pertsonei dei egiten die sarearekin harremanetan jartzera. Hartara, beraientzako ziurragoa eta erosoagoa izango den modua jasoko dituzte beharrezko gai horiek.

Zaintza Sare Publiko Komunitarioa kalteberen diren herritarrak babestera bideraturiko ekimena da; bertan elkarlanean jarduten dute Udalak, herriko elkarteek eta boluntarioek.