Fanderiako Errotan hamaika jarduera antolatu dituzte larunbat goizerako

Otsailaren 13ko goizerako, larunbata, Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) familian aritzeko pista jolasa antolatu du, irina egiteko, Fanderiako burdinola eta errotaren historia ezagutzeko, eta errota mugitzen duen ibaia behatzeko. Doako jarduera izango da, 8-11 urte bitarteko haurrentzat egokia. Jardueretan parte-hartzeko familiak edo burbuila-taldeak antolatuko dira.

Jarduerak 11:00 – 13:00 bitartean ospatuko dira eta, hauetan parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da, 663 734 184 zenbakira deituz edo galemysfanderia@gmail.com helbidera idatziz.

Jarduera hauez gain, Ibaiaren Etxeak, errota ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen ditu larunbat, igande eta jai egunetan 10:30 – 14:00 bitartean.

Covid-19aren pandemia dela eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.