Zabalik da Hazilan 15 Oarsoaldea egitasmoan izena emateko epea, enplegua lortzen laguntzeko programa

Hazilan 20 eta 44 urte arteko pertsonei zuzendutako ekimena da. Programa honek enplegu bilaketan lagunduko ditu, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetu edo garatzeko 80 ordutako hasierako prestakuntza prozesu bat eginez eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

221 pertsona dira jada Hazilan Oarsoaldea egitasmoan parte hartu dutenak eta programa amaitutakoan, %75etik gora lana lortu dute. Programa honek parte hartzaileei lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen laguntzen die, besteak beste.

Hasierako prestakuntza prozesuan hainbat gai jorratuko dira, beraien gaitasunak garatu eta enplegu aukerak areagotzeko xedez; parte-hartzaile bakoitzaren lanbide-profila definitzea eta ahulguneak eta indarguneak aztertzea, hobetzeko teknikak, autoezagutza, talde-dinamikak, gizarte- eta komunikazio-trebetasunak, marka pertsonala, enplegua bilatzeko tresnak, proiektu pertsonalizatua garatzea… Eta egoera berean dauden beste taldeko kideekin egoteak dituen onurak.

Baldintzak eta izen-emate epeak:

Aurreko edizioetan bezalaxe, Hazilanen parte hartzeko baldintzak hauek dira:

• 20 eta 44 urte bitarte edukitzea

• Langabezian izatea

• Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten pertsonei zuzenduta

Hazilan 15 2021eko martxoaren 22an hasiko da. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Izen-ematea eta zalantzak argitzeko:

Hemen egin izen-ematea

Edo telefono honetara deituaz 943 510 200

Edo posta elektronikora idatziz olibet@oarsoaldea.eus