Errenteriak herriko bandera eman dio Realari Kopako finalean taldeari babesa emateko

Pandemiaren murrizketak direla eta, Realzaleek ezin izango dute Kopako finala Sevillan jarraitu apirilaren 3an, eta, hortaz, Realak ‘Gurekin’ kanpaina jarri du abian, Gipuzkoa bertan egon dadin Realarekin.

Kanpaina honen baitan, Gipuzkoako herri guztietako banderak Sevillara eraman nahi dituzte. Horretarako, Realeko autobusa parte hartzen duten herriak bisitatzen ari da, non herrietako banderak jasotzen dituzten eta, trukean, taldearen bandera bat ematen duten.

Horrela, atzo goizean Errenteriak autobusaren bisita jaso zuen eta herriko bandera eman zioten taldeari. Bestalde, Realeko ordezkariek taldearen bandera eman zieten Udaleko ordezkariei, eta egunotan ikusgai egongo da udalerriko sarrerako biribilgunean.